IKA IKA IKA BIDEAN DA KORRIKAAAA!!!!!!

korrika-logo.jpgGero eta gutxiago geratzen da Korrika 16k bere ibilbidea Tuteran hasteko, gero eta gutxiago geratzen da gure herrira heltzeko.Ez dira gutxi, beraz, lasterketan bertan parte hartzeko beroketa ariketak egiten hasi direnak ere.

Korrika 16k 2.500 kilometro inguru egingo ditu Tuteratik Gasteizera, bitartean ehunka herri zeharkatuz eta milaka korrikalariren ongietorria jasoz.

Azpimarra ezazue orduan zuen egutegia Apirilaren 3ko data, 17:23etan 16. Korrikak Leioa herria zeharkatuko baitu.

Hasi berotzen Betagarrik aurten egin duen abestiarekin.

http://www.goear.com/files/external.swf?file=94215a8

GOSARI OSASUNGARRIAK

img_3291-bai.JPG

Pasa den urtarrilaren 30ean 5. eta 6. mailako umeek, blogean agertu zen moduan, eskolan gosaldu zuten. Goiz horretako menua: sagarra, ogia oliba olioarekin, indioilar-paparra eta esnea kakaoarekin.

Aurretik bideo bat ikusi zuten non ohitura osasunak edukitzearen zergatia azaldu zen.

img_3281.JPG

Goiz horretan gosaldu barik etorri ziren gure neska mutilak eta gosaltzeko orduan jarrera desberdinak egon ziren.

Orokorrean dena  uste  baino askoz goxoago egon zela aitortu zuten denek. Dena den, hona hemen goiz horretan entzundako iruzkin batzuk:

. Jo, sagarra!!! Zergatik ez dute ekarri zukuren bat?

. Olioaaaa!!!! hori ezin da goxoa egon!!!

. (ogia olioarekin probatu eta gero) Bada, ez dago hain txarto!

.  Hemen croisant bat falta da, eh andereño? ” edo donuts bat” erantzun zuen beste batek.

.  Nire gurasoek ikusiko banindute  hau guztia jaten harrituta    egongo lirateke!! 

. Bada, ez da hain txarra egon